Aste Santuko elizkizunen ordutegiaren berri eman du elizbarrutiak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko apirilaren 14a

Brigitarren komentua.

Hilaren 17tik 19ra zazpi meza egingo dituzte San Pedro elizan eta Brigitarren komentuan. Bat izan ezik, arratsaldez izango dira gainerako guztiak.

Ordutegia

Hilak 17, Ostegun Santua - Jaunaren afariaren ospakizuna

  • 18:00etan, Brigitarren komentuan.
  • 19:30ean, San Pedro parrokian.

Hilak 18, Ostiral Santua - Gurutze bidea, Jaunaren nekaldia

  • 11:00etan, Brigitarren komentuan. 
  • 18:00etan, Brigitarren komentuan.
  • 19:30ean, San Pedro parrokian.

Hilak 19, Larunbat Santua - Pazko gaubeila

  • 20:00etan, Brigitarren komentuan.
  • 21:30ean, San Pedro parrokian.