Beste bost eguneko greba iragarri dute hezkuntza publikoan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 14a, 10:36

Argazkia: Sasoeta LH.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek bost greba egun gehiago egingo dituzte maiatzaren 12tik 16ra; CCOO, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek egin dute deialdia. Profesionalek eskatzen dute, besteak beste, hezkuntzaren kalitatea eta beraien lan baldintzak hobetzea. Horren adibide, Sasoeta LHko irakasleek zentro atarian berriki egindako kontzentrazioa.