Alex Saleta herritarrak Iberiar Kopa irabazi du VRAC Quesos Entrepinares taldearekin

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 14a, 10:45

Alex Saleta, talde kidea besarkatzen, Iberiar kopa irabazi osteko ospakizunean. Arg.: VRAC Quesos Enterpinares

2024 urteko Espainiako zein Portugaleko errugbi liga nagusietako garaileek Iberiar kopa lehiatu zuten hilaren 12an, Valladolideko Pepe Rojo zelaian (Gaztela eta Leon). Ales Saleta herritarra kide duen VRAC Quesos Entrepinares eta Lisboako Os Belenenses taldeak izan ziren aurrez aurre zirrara handiko neurketan

Berdintasun handiko partida izan zen. Lehen zatian VRAC joan zen beti aurretik, baina hain gertu zeuden markagailuan portugaldarrak ezen, bigarren zatian lisboarrek hartu zutela partidaren gidaritza. Hala ere, etxekoek ez zuten utzi errenta handitzea eta azken minutuan, entsegu bati esker Valladolideko taldeak berdinketa eta luzapena jokatzea lortu zuen. Horretan ere, borroka ederrak izan ziren puntuak eskuratzeko eta azken mintuetan erabaki zen garailea. Entsegu eta gauzatze bati esker, 43-39 VRACek zortzigarrenez altxa zuen kopa eta Saleta herritarrak lehenengoz.

Alex Saleta herritarrak hasieratik jokatu zuen neurketa eta defentsa zein erasoan lan ederra egin zuen.

Liga eta kopa

VRACek liga amaiera du orain aurretik; Ohorezko Mailako azken jardunaldia faltan, bere multzoko lehen postuan da eta liga jokatzeko azken faserako sailkatua dago matematikoki. Maiatzean, aldiz, NTT Data Espainiako kopako finala borrokatuko dute INEXO EL Salvador taldearen aurka.