Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko azken egunak dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 14a, 10:24

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du bihar izango dela TMIGZ Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko azken eguna. Ordainagiria helbideratuta ez dutenek eta etxean jaso ez dutenek 943-37 61 87 telefono zenbakira deitu behar dute edo udaletxeko hirugarren solairura joan. Helbideratuta dauden erreziboak bihar kargatuko dituzte zordunen kontuetan eta Flexipago modalitatea dutenei ere bihar egingo diete aurreneko kobraketa. Bigarrena, berriz, abuztuaren 1ean izango da.