Gasteizen borrokatu zen Espainiako kopako jardunaldian LOKEko hiru judoka izan ziren tatamian; Asier Sagasti, Josu Olmos eta Arbi Dahou.
Hirurak ederki jardun ziren euren borroketan eta podiumera igo ziren domina jantziz. M1 100 kilo azpiko mailan Asier Sagasti garailea izan zen eta Arbi Dahou, aldiz, hirugarren mailan izan zen. 66 kilo azpiko finalean, aldiz, Josu Olmosek ezin izan zuen bere aurkaria garaitu eta zilarrezko postua eskuratu zuen.
Podiumetik gertu
Unibertsitateko mailako lehian, aldiz, podiumetik gertu geratu ziren Almiraye Campos eta Suhar Aristegi; EHUko ordezkari modura lehiatu ziren biak. Aristegiri brontzezko dominak eskutik ihes egin zion azken borrokan eta bosgarren amaitu zuen; Campos ezin izan zuen brontzezko domina jokatu, ateetan geratu zen eta zazpigarren izan zen.
Bestalde, taldeko Iraia Diez Euskal Judo Federazioan kadete mailako judokei zuzendutako egonaldian ari da lanean Marin, Galizian.