Hizketagaia gordina izan da: dolua. Alabaina, abiapuntu berezia eman diote Mar-Mar Teatrokoek obrari. Azken batean, galerarekiko doluaz eta haren barneratzeko moduaz hitz egiteko, gaia fantasiatik landu dute. Hori dela-eta, istorioari izarren hautsa darraio. Izan ere, protagonistak bi dira: Elara eta bere amona. Bien artean, harremana oso ona da, asko maite dute elkar. Baina halako batean, emakumea desagertu egiten da, eta bilobak bere bila espaziora joatea erabakitzen du. Galaxiak eta planetak iparrorratz, Elarak bere dolua fisikoki eta emozionalki igarotzen du, bizitzaren zikloari buruz hausnartzen duelarik.