Irudimena kitzikatzeko tresna aparta dira liburuak. Fantasiazko erreinuetako gorabeherak edota estralurtarrekin batera eginiko bidaiak. Orrien artean, istorio ugari topa daitezke, eta haiei esker orotariko bizitzak bizi. Enpantia garatzen ere laguntzen dute. Ideia horiei jarraiki antolatu du Mestiza Elkarteak Liburu Baby Kluba saioa, larunbat goizean, Manuel Lekuonan. Ekitaldiaren helburua haurrak liburuen mundura hubiltzea izan da. Horretarako, saioko gidari Ana Molinak estimulu sentsorialak eta lotura afektiboak erabili ditu; besteak beste, abestiak, txontxongiloak eta liburuak.
0 eta 3 urte bitarteko hamabost bat ume gerturatu dira, bere gurasoekin batera. Zenbait amonek ere ez dute hitzordua galdu izan nahi. Molinari jarraiki, abestu egin dute, imintzioka ere noizbehinka aritu dira. Orobat, zenbait hizkuntza praktikatzeko tartea ere izan dute; euskara, gaztelania eta ingelera, hain zuzen. Parte hartzaile guztiek ederki pasa dute gerorako oroitzapenak onduz.
Interesatuentzat Liburu Baby Klubeko beste lau saio gehiago egingo dira. Hurrenez hurren, maiatzaren 10ean eta 31n, eta ekainaren 7an eta 21ean. Denak, liburutegian eta larunbateko 11:00etan.
Askotariko eskaintza
Ekainera bitarte, Udal Liburutegiak orotariko pertsonei eta interesei begirako programazioa aurrera eramango da. Haurrentzako zein helduentzako, literatura saioak eskainiko dira, baita ipuin kontalariak ere. Haiekin guztiekin batera, Bookface erakusketak ikusgai jarraituko du sare sozialak, argazkigintza eta liburuak gustuko dituen ororentzat.