Egunero esnatu, jaiki eta bizitzea ez da batere samurra Pansy-rentzat (Marianne Jean-Baptiste). Min fisiko eta mentalez gainezka, parean jartzen zaizkionekin dituen harremanek haserrea eta lehia dituzte ardatz. Gauzak horrela, eztabaidatzen du familiakoekin, medikuarekin, supermerkatuko kutxazainarekin... Senarrak, Curtley-ek (David Webber), ez daki nola kudeatu emazteak sentitzen duen hori guztia eta Moses (Tuwaine Barrett) semea bere munduan bizi da: gurasoekin ez da ia harremantzen eta egunero egiten duen gauza bakarra noraezean ibiltzea da.
Testuinguru gogor horretan, Chantelle (Michele Austin) ahizpa da Pansy ulertu eta goxatzeko gai den pertsona bakarra.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Mike Leigh. Gidoia: Mike Leigh. Argazkia: Dick Pope. Ekoizleak: Creativity Media, Film Four, The MediaPro Studio, Thin Man Films. Herrialdea: Erresuma Batua (2024). Iraupena: 97 minutu. Generoa: Drama. Aktoreak: Marianne Jean-Baptiste, Michelle Austin, David Webber, Ani Nelson, Sophia Brown, Elliot Edusah.