Denboraleari aurre egiteko zenbait gomendio eman ditu Lasarte-Oriako Udalak. Etxean dauden herritarrei aholkatu die terraza eta balkoietatik mugitu egiten diren objektuak kentzeko, eta, atera behar dutenei, ibaiertzak eta antzeko tokiak saihesteko, gidatzean abiadura murriztu eta gainerako ibilgailuekiko distantzia murrizteko eta urez betetako eremuak ez zeharkatzeko.