Jon Ibisate, 18 urtez azpiko Sei Nazioetako lehian epaile

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 11a, 12:30

Jon Ibisate herritarra Ingalaterra eta Eskozia arteko neurketa hasieran. Arg.: Scottish Rugby

Errugbiko 18 urtez azpiko Sei Nazioak txapelketa hasi zen atzo Vichy, Frantzian. Georgia, Italia, Ingalaterra, Eskozia, Frantzia, Espainia, Gales eta Irlandako selekzioak ari dira lehian. Atzo jokatu zituzten lehen neurketak eta Jon Ibisate herritarra epaile nagusi lanetan izan zen Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidan.