Aurreneko lau sailkatuek sari bikainak irabaziko dituzte:
- Bi arkume, bi txuleta eta lau ardo botila.
- Arkume bat, bi txuleta eta lau ardo botila.
- Bi txuleta, bi gazta eta bi sagardo botila.
- Bi oilasko eta bi sagardo botila.
Karta jokoan aritu zale direnek aukera ederra izango dute enbido eta hordagoka aritzeko Extremadura Etxean, maiatzaren 10ean. Mus txapelketa horretan izena emateko epea ireki du elkarteak, aurrena, bazkideentzat (bakoitzak hiru lagun gonbidatu ahalko ditu), hilaren 22ra arte. Epe hori pasata tokirik balego, inskripzioa herri osora irekiko dute maiatzaren 7ra arte. Parte hartu nahi duen bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu eta musean hasi aurretik bapo bazkalduko dute jokalariek, honako menu hau dastatuta: eltzekoa, edaria, postrea eta kafea.
Aurreneko lau sailkatuek sari bikainak irabaziko dituzte: