Janaçek eta Arizkorreta, Hipodromoko bigarren jardunaldiko protagonistak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 10a, 12:30

Bigarren jardunaldian ere lasterketa amaiera borrokatuak izan dira. Arg.: Dabid ARgindar.

Hilaren 9an, Udaberriko jardunaldian kalitatezko bikoa direla erakutsi zuten Vaclav Janaçek jockeya eta Guillermo Arizkorreta prestatzaileak. Goizeko bost probetatik lautan eurek gidatu eta prestatuko behor edo zaldiek eraman zuten sari nagusia

1 - El Punto Taberna saria

'Philau'/V. Janaçek

2  - Lasarte-Oria Orain saria

'Making Time'/V. Janaçek

3 - Arregui elektrizitatea saria

'Villarrobledo'/V. Janaçek

4 - Ormazabal loradenda  saria

'Maimuna'/V. Alonso

5 - Marbell ileapaindegia saria

'Villalba'/V. Janaçek

 

Nahiz eta garaikurren gehiengoa eurek poltsikoratu, ederki lehiatu behar izan zuten garaipena eskuratzeko eta borroka ederrak izan ziren azken zuzengunean, bigarren lasterketan izan ezik. Horretan Making Time iritsi zen bakarrik helmugara.

Hurrengo saioa, hilaren 17an, Ostegun Santuan izango da eta azkena, aldiz, hilaren 23an, asteazkena. Azken horretan ere Aterpea Merkatari eta Ostalari elkarteko kideak izango dira sariak banatzen.