Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnasta gaztetxoek benjamin topaketa izan zuten hilaren 13an, Oiartzunen. Elkarteko hiru talde izan ziren tapizean euren lanak erakusten: Landaberri 1,2 eta 3. Gimnastika ataleko arduradunak pozarren daude guztiek egindako lanarekin. "Maila horretako kirolariek ez dute lehiarik egiten, bi topaketa dituzte urtean zehar eta alebin mailarako prestatzen ari dira. Lan ederra egiten ari dira", azaldu dute LOKEko entrenatzaileek