Buruntzaldea IKTko alebin eta benjaminek, hobekuntza ederrak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 10a, 10:00

Benjamin mailako jaialdiko hitzorduan igeri egin zuten igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko alebin eta benjaminek euren mailako saio berri izan zuten, hilaren 5ean, Hernanin. Guztiek ederki egin zieten aurre jardunaldietako erronkei eta prestakuntza bide onetik doala erakutsi zuten

Arratsaldeari hasiera emateko, igeriketa taldeko hamahiru igerilarik parte hartu zuten kaialdiko bosgarren jardunaldian.

Crawl estiloko hanken 6x25 m. seriea beroketa modura egin eta lau estiloetako 100 metroko probari egin zioten aurre txikiek. Biraketa askoko proba izan arren, Buruntzaldea IKTko igerilariek zailtasunak ederki gainditu zituzten.

Taldeko Nora Becerrak 200 m. libreko proba berak bakarrik egin zuen igeri eta entrenatzaileek azaldu modura, "igeriketa era oso txukuna eta ausardia handia erakutsi zituen".

Horrez gain, lau estiloetako 6x25 m. erreleboekin bukatu zuten saioa.

Markak ondu

Jarraian, Alebinen Ligako 6. jardunaldia lehiatu zen.

Taldeko bost kide izan ziren hitzorduan eta bostek euren markak ontzea lortu zuten egindako probetan (Ikus koadroa). 

Adin horretako gazteek 25 metrotako abiadura probarekin. Horretan hamabost metro ur azpian egin eta azken hamarrak crawl erako hankekin amaitu zuten. 

Ostean, jardunaldiari zegozkion proba luze eta zailak ederki gainditu zituzten taldeko gazteek: 800 m libre, 200 m. tximeleta, 200 m. bular eta bizkar estiloko 50 m., 100 m. eta 200 metro bizkar.

Alebin ligan parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko ordezkariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Denboraldia bukatzen ari da, bi edo hiru jardunaldi edo txapelketa geratzen zaizkie adin hauetako kirolariei eta igeriketa taldeko arduradunak gaztetxoen aurrerakuntzekin pozarren daude. Alebin kasuan, gainera, "emaitzak pixkanaka iristen ari direla ikusten gabiltza; oso pozik gaude daramagun erritmo eta bilakaerarekin" adierazi dute.