Hilabete honetako ohiko udalbatzarra gaur egingo dute

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 10a, 07:59

Iazko apirileko ohiko udalbatzarra.

Gaur arratsaldean elkartuko dira udal korporazioko kideak gai ugariri buruz hitz egiteko. 18:30ean hasiko da saioa, pleno aretoan. Herritarrek aukera dute bertaratzeko hala nahi badute, edo, bestela, streaming bidez jarraitu, udalaren YouTube kanalean.

Gai zerrenda
  1. Martxoaren 13ko eta 20ko udalbatzarren aktak onartzea.
  2. Martxoaren 10etik 2025eko apirilaren 6ra arte (biak barne) emandako alkatetza dekretuen berri ematea; 426tik 611ra bitarteko dekretuen zenbakiak.
  3. Elkarrekin Lasarte-Oria Podemos alderdiak aurkeztutako mozioa, hondakinen bilketa eta zaborren tasaren igoera "sakon" aztertzeari buruzkoa.
  4. Elkarrekin Lasarte-Oria Podemos alderdiak aurkeztutako mozioa, Zubietako erraustegiaren inguruan atzemandako kutsadura "zorrotz" ikertzeari buruzkoa.
  5. Galdera eta erreguak.