Zabaletako auzotarrak arratsaldean bilduko dira estalkien gaia lantzen jarraitzeko

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 9a, 08:15

Zabaleta auzoko eremu berdeetako bat.

Pasa den ostegunean udal ordezkariekin bildu ostean, Zabaletako auzotarrei beharrezkoa iruditu zaie beste bilera bat egitea gune publikoen estalkiei buruz hitz egiten jarraitzeko. Gauzak horrela, Basotxo plazan dagoen auzo elkarteko lokalean bilduko dira, 18:30ean.