Udalaren eta bizilagunen arteko bigarren bilera irekia, gaur kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 9a, 08:00

Joan den ostegunean bildu zen udala Zabaletako auzotarrekin. Argazkia: Lasarte-Oriako Udala.

Zatarain auzoko zein gune estali erabakitzeko bilera aurrera eramango du gaur arratsaldean udalak, 18:30etik aurrera, kultur etxeko hirugarren solairuan. Joan den ostegun arratsaldean Zabaletako frontoian izan ziren zenbait udal ordezkari, auzo horretako bizilagunekin.