Infantil mailako judokek eman zioten hasiera judo egunari. LOKEko sei judokek parte hartu zuten euren mailako hitzorduan; Ariane Luis, Marco Iriso, Ariana Mendoza, Cristhel Vallejo eta Sofia Pozok lehen postuetan sailkatzea lortu zuten euren pisuetan (ikus azpiko sailkapena) baina ez ziren lehiaketan ederki borrokatu ziren bakarrak izan, Alejandro Arevalillo ere bikain ibili zen.
Luis eta Irisok, gainera, sari bikoitza jaso zuten. Urrezko dominaz gain, Eskola mailako Espainiako txapelketarako sailkapena ere lortu zuten. Hitzordua hilaren 26an eta 27an jokatuko da Huescan (Aragoi).
Arratsaldean, aldiz, kadete mailako gazteak izan ziren lehian. Horretan LOKEko Iraia Diez eta Unai Curiel ordezkariak izan ziren podiumean eta Fran Mihaik ere lan ona egin zuen tatamian.
Emaitzak honakoak izan ziren:
Kadete mailako Euskadiko txapelketa
- Iraia Diez 3º
- Unai Curiel 3º
- Fran Mihai 7º
Eskolarteko Jokoak
- Ariane Luis 1º
- Marco Iriso 1º
- Ariana Mendoza 2º
- Cristhel Vallejo 3º
- Sofia Pozo 5º
*Beltzez podiumeko postuak