Gipuzkoako eskolarteko txapelketako finalean aritu da Maddi Lasa herritarra

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 7a, 10:42

Zortzi finalistak eta gai jartzailea, finala amaitu berritan. Argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.

Earra! bertso eskolako ikaslea beste zazpi bertsolarirekin batera jardun da Azpeitiako Elikagunean jokatutako hitzorduan: Egiar Otegi (txapelduna), Suhar Gesalaga (bigarren sailkatua), Kattalin Arabolaza, Adei Urbitarte, Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga eta Danel Etxeberria. Imanol Etxeberria 'Felix'-ek jarri dizkie gaiak. Ia berrehun pertsona bertaratu dira ekitaldi horretara.

Otegi eta Gesalaga sailkatu ziren buruz burukora eta oiartzuarrak jantzi zuen txapeldunaren txapela. Azken fase horretara heldutako bi gazteak ordezkatuko dute Gipuzkoa, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean.