Orotariko diziplinez ondutako emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 6a, 13:35

Doos Colectivo konpainiak Tierra de nadie dantza emanaldia eskaini du larunbat arratsaldean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Eva Guerrerok sortu eta zuzendu du obra. 

Elementu asko oholtzaratu dira larunbat arratsaldean, Manuel Lekuona Kultur Etxeko aretoan. Dantza, zuzeneko ahotsa eta musika, soinu identifikaezinak, argi joko aparta, ingurunea eta emakumezkoen lau gorputza. Osagai horiekin guztiekin, gorputzari eta haren inguruko politikari buruz jardun da Doos Colectivo konpainia bere Tierra de nadie obrarekin. "Inoren lurra" jaberik gabeko lursaila delarik, obrak ideia horretatik abiatu eta gorputzen arteko espazioa nabigatu du, hots, bi gorputzen artean dagoen ustezko tarte erreklamatugabea. 

Erlazionatuak