Nortzuk prestatu dute postrerik goxoena?

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 5a, 09:00

Ttakun Kultur Elkarteak umeentzako postre lehiaketa antolatu du ostiral arratsaldean, Okendo Plazan. Guztira hamalau taldek parte hartu dute, hots, 8-12 urte bitarteko berrogeita hamar bat neska mutilek. Askotariko gozoak kozinatu dituzte; besteak beste, txokolatezko bizkotxoak, orotariko irabiakiak. Hain izan dira mamitsuak prestatutako jakiak, epaileek ustez baino tarte luzeagoa behar izan dutela hiru talde irabazleak hautatzeko. Azkenerako, garaileak adierazi dituzte, eta parte hartzaile orok zein Okendora gerturatutako senideek eta lagunek biziki txalotu diete.