Kirol udalekuak eta igeriketa ikastaroak udan blai egoteko

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 7a, 09:00

Lasarte-Oriako Uda Kiorl zerbitzuak bi proposamen jarri ditu martxan udarako: batetik, Bai Udan Blai! 2025 kirol udalekuak eta, bestetik, igeriketa ikastaroak. Bi jarduerak uztailaren 1etik 24ra izango dira. Izena ematea gaur, hilaren 7an irekiko da; ekainaren 6ra arte, edo plazak agortu arteegin ahalko da inskripzioa

6 eta 9 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal dute Bai Udan Blai! 2025 kirol udalekuetan. Egunero igerilekuan egoteaz gain, irteera bereziak egingo dituzte: kayak Ondarreta hondartzan, hipika, padela edo hockey-a. Gazteek hori guztia giro euskaldunean eta dibertigarrian egingo dutela nabarmendu dute udalekuetako antolatzaileek.

Bestetik, adin guztietarako igeriketa eskaintza egin du kiroldegiak: haur txikientzako jarduerak, helduentzako eta +65 urtekoentzat igeriketa terapeutikoa, eta ikasteko saioak hainbat ordutegitan.

Izena ematea gaur, hilaren 7tik aurrera egin daiteke aurrez aurre Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoan astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara); Buruntzaldeako Mankomunitatearen webgunearen (https://tramiteak.buruntzaldea.eus) bitartez, kirol udalekuetan inskribatzeko aukera ere badago. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak bi bide eskaini ditu Udal kirol zerbitzuak:  943 376 182 telefono zenbakia zein kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikoa.