Hezkuntzaren kalitatea eta beraien lan baldintzak hobetzeko kontzentratu dira

Txintxarri Aldizkaria 2025eko apirilaren 4a

Irakasleak, ikastetxe atarian. Argazkia: Sasoetako irakasle taldea.

Sasoeta LH ikastetxeko irakasleek kontzentrazioa egin dute sarreran gaur goizean, eskolak ematera sartu aurretik. Beraien lan baldintzak eta hezkuntzaren kalitatea hobetzea galdegin diete arduradun politikoei, azken egunetako grebako aldarrikapenei segida emanda.