Bi baldintza bete behar dituzte parte hartu nahi duten emakume zein gizonek: Buruntzaldean (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatua egotea eta 16 urte beteta izatea.
Inskripzioa astelehenean, hilaren 7an irekiko da eta 16ra arte Lasarte-Oriako udal kiroldegian aukera egongo da izena emateko; doakoa da. Honako datuak eskatuko dituztela aurreratu dute kirol zerbitzuko arduradunek: bikotea osatzen dutenen izena, bi abizen, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia, baita ordezko batena ere.
Txapelketa horren bitartez, Lasarte-Oriako Udalak kirolarekin eta jarduera fisikoaren sustapenarekin duen konpromisoa berresten duela nabarmendu du. Era berean, erakundeak herritarrak gonbidatzen ditu kirol hitzordu honetan aktiboki parte hartzera.