18 urtez azpiko beltzek Espainiako txapelketako multzoko fasea jokatuko dute asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 28a, 13:30

Arg.: Beltzak RT.

18 urtez azpiko Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT Valentziara doa asteburuan. Beltzen gazte taldeak Espainiako txapelketako multzoko fasea jokatuko du eta lehen sailkatuz gero, finalerdietan egongo litzateke

Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT taldeko kideek hitzordu garrantzisua du asteburuan. Bertan izango dira Lander Zabala, Efren Real, Eneko Sanchez eta Joanes Arroyo herritarrak, baita taldea animatu eta babestuko duen autobus bat ere.

Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT Espainiako txapelketako multzoko fasea lehiatuko du taldeak Valentzian. Bertan C multzoan dauden lau taldeek  -Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT, CP Les Abelles Quality Brokers, CRC Pozuelo Rugby A eta  Barça Rugby- finalerdietarako txartela borrokatuko dute, lehenak bakarrik lortuko du saria.

Neurketak honakoak dira:

2025-03-29  11:00  CP Les Abelles Quality Brokers - Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT 
2025-03-29  13:00  CRC Pozuelo Rugby A - Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT 
2025-03-30  10:00  Barça Rugby - Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT 

Erronka ederra izango dute, baina lehen garatuz gero, apirilaren 5ean edo 6an finalerdia jokatuko lukete.