Aterpea Merkatari eta Ostalarien Elkartea laugarren urtez jarraian Donostiako Hipodromoko Udaberriko denboraldiko lasterketen babesle izango da.
Hilaren 2an hasiko dira zaldi lasterketak zaletuen gozamenerako eta Lasarte-Oriako merkatari eta ostalarien elkarteko kideek sasoiko hiru jardunaldi babestuko dituzte, zehazki, hilaren 2, 9 eta 23ko saioak (Ikus beheko koadroa). Goizeko lehiak izango dira eta bakoitzan bost lasterketa jokatuko dira.
1. jardunaldia - Apirilak 2
|
2. jardunaldia - Apirilak 9
|
4. jardunaldia - Apirilak 24
|
0 kilometroa
Aterpea elkarteko kideak eskertuak agertu dira aurten ere Hipodromoak emandako aukerarengatik. Elkarteko kide Ramon Ormazabalek gogoratu modura, "Hipodromoa sortu zenetik gure herriari lotua egon da. Gure herriarentzako aktibo ekonomiko izan da eta onurak ekarri dizkigu merkatari eta ostalariei".
Josu Ruiz Hipodromoko kudeatzaile berriak ildo beretik jo du eta Aterpeak hiru hitzorduak babestea "ohore bat dela" nabarmendu du: "Mekataritza hiri edo herri baten bihotza direlako, horiek gabe zer izango litzateke hiri edo herri horietaz. Gaur egun esaten den bezala 0 kilometroa sustatu behar da eta hau baino adibide argiagorik ez dago".
Ander Suescun prentsa arduradunak ere azaldu du egutegia zehaztua dagoenean Lasarte-Oriako elkartea buruan dutela: "Eskerrak eman behar dizkiegu Aterpeako kideei, gauzak errazten dizkigutelako. Egutegia prest dugunean, badakigu Aterpeako Merkatari eta Ostalariek bere lekua izango dutela, zerbait automatikoa da. Lau urte dira euren babesa duguna".
Herritik kanporako erakusleihoa
Horrez gain, elkarteko kideek errepikatzea ere garrantzitsua iruditzen zaiela aipatu du Hipodromoko ordezkariak: "Hamabost lasterketatik hamahiru dira iaz ere euren babesa eman zuten kideak eta horrek adierazten du interesa dutela eta Hipodromoa erakusleiho polita dela herriko zein kanpotik datorren jendeari ere euren presentzia erakusteko".
Hori guztia dela eta, guztiek herritarrak gonbidatzen dituzte Udaberriko hiru hitzordu horietara bertaratu eta lastezketez gozatzera.