LOKEko gimnastak, emaitza onak Eskolarteko txapelketako bigarren fasean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 26a, 14:15

Eskolarteko bigarren fasean lehiatu diren bakarkakoak eta Infantil A zein Alebin C taldeak. Arg.: LOKE Gimnastika.

Eskolarteko txapelketako bigarren fasea lehiatu zen hilaren 22an eta 23an Donostiako Carmelo Balda kiroldegian. Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) infantil eta alebinak ederki egin zuten lan tapizean eta emaitza ederrak izan ziren

Aipatzekoak dira bakarka alebin mailan Ariane Rodriguezek lortutako bigarren postua eta Aiala Jimenezek zein Laia Suberbiolak infantil A mailan eskuratutako lehen eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.  

Emaitza horiek direla eta, alebin mailako Landaberri P taldea izan ezik, guztiek Gipuzkoako txapelketarako sailkapena eskuratu dute. 

Honako koadron ikus ditzakezue bigarren faseko emaitzak eta sailkapen orokorra:

 
  Bigarren faseko emaitza Sailkapen orokorra

• Bakarkakoak/bikoteak

Infantil A maila

- Oihane Portuburu eta Laia Suberbiola

- Aiala Jimenez

Alebin A

- Ariane Rodriguez 

• Taldeak 

Infantil A - LOKE

Infantil B

- LOKE P1

- LOKE P2

Infantil C- LOKE 

Alebin B - Landaberri 

Alebin C

- Landaberri P 

- Landaberri G 

 

 

 

 

 

11º

10º

 

14º

 

 

 

 

 

12º

 

26º

*Beltzez podium postuak / Sailkatutako gimnastak edo taldeak

Amateurrak ere sailkatuta

Aurreko astean ezin izan genituen Amateur mailako sailkapena ziurtatu, baina LOKEko arduradunek jakitea eman digutenez, kategoria horretako kideak ere Gipuzkoako finalean izango dira. Ondoren maila horretako gimnasten sailkepen orokorra ikus dezakezue:

• Bakarkakoak/bikoteak

Master maila - Paula Martinez - 8º

Senior A maila - Mirian Prieto - 3º

Jubenil A maila

- Noa del Amo eta Saioa Boyero - 5º

- Maitane Sarmiento - 9º

• Taldeak 

Jubenil A - LOKE -

Kadete B - LOKE - 10º

Kadete C - LOKE - 2º  

Hau guztia dela eta, pozarren daude LOKEko prestatzaileak eta maiatzean izango dituzten hitzordu garrantzitsuak prestatzeko gogor lan egingo dutela aurreratu dute.