Frantzia (2-1) eta Letonia (1-4) garaitu ditu Espainiako selekzioak eta etxeko talde Italiaren aurka bina berdindu du.
Hiru neurketetan hamabostekoan izan da Real Sociedad taldeko kidea. Selekzioa galiarraren aurka, gainera, Martinek gola egin zuen buruz eta azken partidan, Letonia aurkari zutela ere gol aukera ugari izan ditu.
Txapelketako azken fasea ekainaren 13tik 26ra jokatuko da Errumania eta Espainiak egun duen Europako txapeldun titulua defendatuko du.