Hauxe izango da egun horretarako menua: entsalada epela, saiheskia patatekin eta postrea. Ondoren, kafea eta kopa aukeran.
Apirileko aurreneko larunbaterako plana egin dute Palomo Linares elkarteko kideek. Bazkaria eta mus txapelketa antolatu dituzte eta jakinarazi dute izena eman nahi dutenek igande honetara arteko epea dutela. Otordura bakarrik animatzen direnek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta, karta jokoan ere aritu nahi dutenek, 30 euro. Inskripzioa beraien egoitzan (Erribera kalea, 11) edo 640 91 69 39 telefono zenbakian (WhatsApp) egin beharko dute interesa dutenek.
Hauxe izango da egun horretarako menua: entsalada epela, saiheskia patatekin eta postrea. Ondoren, kafea eta kopa aukeran.