Maila igoera lortuta, txapelak ihes egin dio Lasarte-Oriako taldeari. Hilaren 22an, Anaitasuna Kakute B izan zuen aurrez aurre bere mailako finalean.
Blas de Lezoko lokalean jokatu zen hitzorduan 1-3 gailendu ziren azkoitiarrrak.Herritarrak ederki ahalegindu arren, bi neurketa berdindu (Alejandro Sanchez eta Juan Luis Varela) eta bi galdu zituzten Taulako ordezkariek (Victor Alvaro eta Juan Cruz Figueras).
Bi puntu gehitu
II. mailako igoera lehiatzen ari den Taula A taldeari dagokionez, Blas de Lezoko lokalean jokatu zuten Legazpiko Santi Kutz B taldearen aurka eta bina puntu eskuratu zituzten taldeek. Erlantz Sanchezek garaipena eskuratu zuen bere partidan, Miguel Maria Barojak eta Iñaki Etxeberriak parra egin zuten aurkariarekin eta Pablo Arrondok kale egin zuen.
Aurreko zenbakian herriko ordezkariak Santikutz Bren aurka liga amaituko zuela adierazi bagenuen ere, hilaren 29an jokatuko du Taulak ligako azken lehia Mutrikun. Sailkapeneko buru da Lasarte-Oriako taldea, baina gertu ditu aurkariak eta puntuak gehitu behar ditu igoera lortzen duen hiru taldeen artean egoteko.