Eguzki ISU Leihoak taldeak III. mailako kopako lehen lehia 2-4 galdu zuen. Txapelketako lehen jardunaldian Eibartarrak izan zuen aukari talde hori-beltzak Maialen Chourraut kiroldegian. Bi taldeek ederki borrokatu arren, Eibarko ordezkariak aurreratu ziren markagailuan bi golekin. Lander Martinek zuzentzen duen taldeak markagailuan gerturatzeko ahaleginak (1-2 eta 2-3) egin arren, aurkariak erantzun modura gola egin eta etxeko taldea atzetik joan zen neurketa osoan zehar