Infantil I. mailako bikoteak garaipena eskuratu (18-16) eta Ekialdeko txapelketako finala jokatuko dute Zizurkilen.
Loidibarren pilotalekuan jokatu zen hitzorduan Pagazpe izan zuten aurkari Lasarte-Oriako ordezkariek. Ikus galeria.
Urduri hasi zuten lehia Kimetz Atorrasagastik eta Oier Jauregik eta usurbildarrek aurre hartu zuten. Baina etxeko bikoak ez zuen amore eman eta seriotasunez jardunez, neurketa berdindu eta finalerako txartela eskuratu zuten.
Gipuzkoako txapelketako lehiari aurre egin zion, aldiz, Alebin I. mailako Aiur Gorostidik eta Irai Jauregik osatutako bikoak Ataunen.
Etxekoak indartsu ekin zioten lehiari eta nagusi izan ziren neurketaz. Intzako ordezkariek ezin izan zuten ezer egin eta 16-1 izan zen azken emaitza.