LOKEko judokek, domina uzta Gipuzkoako txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 25a, 13:15

LOKEko infantil mailako judokak, Gipuzkoako txapelketan eskuratutako dominekin. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko judoka gazteek kadete zein infantil mailako Gipuzkoako txapelketari egin diete aurre hilaren 22an eta 23an, Urnietan

Guztiek ederki egin zuten borroka euren maila eta pisuetan. Ondorioz, lehen postuetan sailkatu ziren eta LOKEko hamabi kide igo ziren podiumera domina jasotzera:

Infantil mailako emaitzak

  • Marco Iriso 1º
  • Ariana Mendoza 2º
  • Sofia Pozo 2º
  • Ariane Luis 3º
  • Ainitze Tabuzzi 3º
  • Alejandro Arevalillo 3º
  • Crystel Vallejo 3º
  • Alba Padrones 3º
  • Ivan Barrantes 5º

* Beltzez podiumeko postuak

Kadete mailako emaitzak

  • Unai Curiel 2º
  • Iraia Diez 2º
  • Anne Linazasoro 2º
  • Isabella Bondar 3º
  • Francis Mihail 5º
  • Iago Izquierdo 5º

Garaikurra lortu zuten judokak, gainera, apirilaren 5ean Gasteizen jokatuko den Euskadiko txapelketan izango dira parte hartzen.

Kadete mailako judokak Gipuzkoako txapelketan eskuratu zituzten dominekin. Arg.: LOKE Judo.