Kalejira batekin hasiko dituzte osteguneko ospakizunak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 25a

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna izango da osteguna eta arte modalitate hori kalera aterako dute aurten ere Kukuka eskolako ikasle eta irakasleek, 'Antzerkia, kalera!' lelopean.

Egitaraua

  • 17:45ean, kalejira egingo dute Gaztelekutik irtenda eta Okendo plazara iritsi arte.
  • 18:00etan, Okendon, Kukuka eskolako ikasle taldeek emanaldiak egingo dituzte.
  • Ondoren, Okendon, ikuskizuna emango du Andoni magoak.