Bizipoza taldeko eragile horiek Ttakun Kultur Elkartearekin, Kumme elkartearekin eta herriko ikastetxeetako ordezkariekin ari dira elkarlanean.
Lasarte-Oriako Bizipoza taldeko lagunak ekimen ederra prestatzen ari dira maiatzerako, kulturartekotasuna ardatz. Ttakunenea elkartean egin zuten aurreneko batzar irekia duela zenbait aste, eta, "jardueraren oinarriak" finkatu ostean, bigarren aldiz elkartuko dira toki berean, apirilaren 2an, 19:00etan. "Denona eta denontzat maite dugulako herria, dugun jatorria dugula, batu gaitezen bizipozara! Denon artean elkarlanean jai egun ederra ospatuko dugu!", adierazi dute.
Bizipoza taldeko eragile horiek Ttakun Kultur Elkartearekin, Kumme elkartearekin eta herriko ikastetxeetako ordezkariekin ari dira elkarlanean.