2025eko abenduaren 31ra arte indarrean egongo da hitzarmena, eta agerraldian jakinarazi dutenez 15.000 eurorainoko udal ekarpena aurreikusten du. Laguntza ekonomiko horri esker, Biyak Batek urtean zehar garatzen dituen jardueren zati bat finantzatuko du, udalerriko adinekoen ongizatea, parte hartze aktiboa eta gizarteratzea sustatzea helburu izanda.
Agustin Valdivia alkateak honako adierazpenok egin ditu: "Hitzarmen honek Biyak Batek egiten duen lana aitortzeaz gain, udalak elkarteen sarearekin eta, bereziki, adinekoekin duen konpromisoa berresten du, gure komunitatearen funtsezko parte baitira". Halaber, nabarmendu du egoitzak sustatzen dituen jardueren kalitatea, aholkularitzatik hasi eta kultur tailerrak zein belaunaldiarteko topaguneak aurrera eramateraino.
Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Nuria Fernandezek, berriz, azpimarratu du herriko egunerokotasunean presentzia hain aktiboa duten elkarteekin eskutik lanean jarraitzearen garrantzia. Hala, jakinarazi du hitzarmena udalaren 2024-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren parte dela, eta interes publikokotzat aitortu du Biyak Batek "kohesio sozialaren eta zahartze aktiboaren alde" egiten duen lana.
Agerraldia amaitzeko, egoitzaren izenean bertako lehendakari den Lucia Muñozek hitz egin du, eta eskertu, erakundearen aldetik jasotako babesa.
Hauek dira 2025. urterako aurreikusitako jarduerak
Hitzarmenari esker, urte osoan zehar elkartearen egoitzan eta beste hainbat udal espaziotan egingo diren askotariko jarduerak finantzatuko ditu Biyak Batek; horien artean, honako hauek nabarmendu ditzute:
- Jarduera fisikoak eta osasun jarduerak.
- Kultura eta aisia tailerrak.
- Kultur irteerak eta txangoak.
- Aholkularitza eta laguntza soziala.
Egun seinalatuak ospatzea, hala nola Nagusiaren Omenezko Egunaren, Eguberrien, Inauterien edota Kultur Astearen inguruko ekitaldiak antolatzea.
Udalarenak diren espazioak kostu gehigarririk gabe erabiltzea ere zehazten du hitzarmenak. eta egoitzak euskararen erabilerarekin duen konpromisoa eta genero berdintasunaren sustapena aurrera eramango dituen jarduera guztietan kontuan hartzea ere ezartzen du.