Herritarrak aipatu ekimenera bertaratzeko deia luzatu dute LOOPA plataformako kideek. Udaletxea eta osasun zentroa lotzeko giza kate bat egingo dute.
LOOPA plataformak ez du herriko osasun zentroko "egoera larriaren" aurrean isilik eta geldirik geratzeko asmorik, eta, norabide horretan, ekintza bat aurrera eramango du gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera. "Oraingo honetan mediku bakarrarekin geratu gara, ez dugu nahi hurrengoan batere medikurik gabe geratzea".
Herritarrak aipatu ekimenera bertaratzeko deia luzatu dute LOOPA plataformako kideek. Udaletxea eta osasun zentroa lotzeko giza kate bat egingo dute.