Biziki gozatu dute Barrikoteaz Extremadura Etxekoek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 23a, 17:30

Sargadoaz eta menuaz disfrutatu dutelarik, Extremadura Etxeko kideek Barrikotea antolatu dute, larunbat honetan.

Arratsaldeko 14:00etan hitzordua jarrita, eguraldi goibelak ez du giroa apaldu. Barrika egoitzako terrazan jarrita, edalontziak bete eta hustu egin dira, ospakizun osoan zehar.

Bazkariarekin hasi aurretik, Bereziartua sagardoaz betetako kupela estreinatu dute. Bien bitartean, otorduko jakiak kozinatzen aritu dira, sukaldean; hasteko, bakailu tortila eta ondoren, albardatutako bakailua eta erretako piper berdeak. Extremadura Etxera gerturatutako 86 lagunak euren eserlekuetan ipini bitartean, sukaldariek erretzeko pronto jarri dituzte hainbat txuleta. Sardeska eta labanak ez ezik, jateko barreak eta pasadizioak ere beharrezkoak izan dira.

Amaitzeko, intxaurrak eta gazta jan dituzte. Bapo janda eta ederki ongi pasata, festak kasik afalordura arte iraun du. Ederki pasata, dagoeneko hurrengo urteko zitari begira, atzerakontua hasi dute Extremadura Etxekoek.