Dagoeneko bada tradizioa babarrun jana prestatzea eta horren ostean, mus txapelketa egitea, Saustatxo Elkartean. Larunbat honetan, usadio horri eutsi, eta 21 lagunek batera bazkaldu dute. Segidan, horietako hemezortzik jokoari ekin diote. Giroa ederra izan da, nahiz eta ondorengo partidan lehia nagusi izan. Azken sailkapena honelakoa izan da:
Txapeldunak: Carlos - Quique
Txapeldunordeak: Borja - Alex
Hirugarrenak: Agustín - Javi
Laurdenak: Ángel Peña - Antonio Heredero