Larunbat honetan, egun osoko ospakizuna prestatu dute, Zabaletan. Goizean goiz, txorien kantuen berri izan dute Aranzadi Elkarteko Miguel Olano adituari esker. Hegaztien doinuei buruzko solasaldira orotariko adineko pertsonak gerturatu dira eta denek erakutsi dute gaiari buruzko jakinmina. Etxeko txikienek askotariko galderak egin dizkiote Olanori, baita etxeko helduenek ere. Tamalez, euria dela-eta, geroko ibilbidea, bertan behera utzi dute. Paseo hori hitzaldian erakutsitako zenbait kantu entzuteko programatuta zegoen.
Gainerakoan, Lurhats taldeak kontzertua eskaini du arratsaldean, 19:00etan. Euren musikaz gozatzera jende asko gerturatu da Basotxo Plazan Zabaletako kideek duten lokalera. Bien bitartean, euritik babesteko ipinitako karpenpean, emakume talde batek taloak prestatzen dihardu du. Txokolatea edo txistorra. Bertaratutakoek jaki goxoak dastatu dituztelarik amaitu da udaberriari eginiko aurtengo harrera.