LOKEko gimnastek, emaitza onak Amateur txapelketako bigarren fasean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 21a, 09:45

LOKEko Kadete C taldea podiumeko gorenera igo zen.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek Amateur lehiaketako bigarren faseari egin zioten aurre hilaren 16an, Ibarrako kiroldegian. Egun osoko jardunaldian maila ezberdinetako kirolariek bakarka zein taldeka euren lanak aurkeztu zituzten tapizean

Lasarte-Oriako ordezkaritzak baja bat izan zuen hitzorduan. Jubenil mailako Maitane Sarmientok belauneko lesio batengatik ezin izan zuen Gipuzkoako txapelketarako txartela batengatik borrokatu.

Gainerako kideak mailaren arabera uztaia, pilota, xingola edo borrekin lanean aritu ziren proban eta sailkapeneko lehen postuetan izan ziren , hala nola, senior mailako Mirian Prietok eta Kadete C taldeak lehen postua lortu zuten.

Honakoak izan ziren emaitzak:

  • Bakarkakoak/bikoteak
    • Master maila - Paula Martinez - 9º
    • Senior A maila - Mirian Prieto - 1º
    • Jubenil A maila
      • Noa del Amo - 5º
      • Maitane Sarmiento - lesionatua
  • Taldeak 
    • Jubenil A - LOKE - 6º
    • Kadete B - LOKE - 4º
    • Kadete C - LOKE - 1º     * Beltzez podiumeko postuak

Gipuzkoako finalean

Jardunaldi horretako zein otsailaren 8an lehiatu zen lehen faseako jarduna kontuan izanik, Amateur mailako Gipuzkoako txapelketako finalerako sailkapena zehaztu behar zuen Gipuzkoako Federazioak. 

Emaitzak aztertuta LOKEko arduradunak itxaropentsu agertu dira. Zenbaki hau itxi baino lehen ezin izan dute zehaztu zeintzuk lortu duten finaleko txartela, baina taldeek baita bakarkako gimnastek ere aurrera egingo dutela uste dute. 

Eskolartekoen txanda

Eta amateurren ostean, infantil eta alebin mailako gimnasten txanda izango da. 

Eskolarteko lehiaketako bigarren saioa izango dute Donostiako Carmelo Balda kiroldegian. Alebinak izango dira lehenak lehiatzen hilaren 22an, arratsaldean eta infantilek, aldiz, hilaren 23an goizean. Horiek ere gogor egingo dute lan euren lehietako finalean egoteko.