Okendo plaza (eguraldi txarra egitekotan, Jalgi eta Ilargi tabernetan), Lasarte-Oria
'Senti gaitzatela!' lelopean Gazte Eguna antolatu dute LOGA gazte asanbladako kideek. Gauean, Ertz erromeria taldeak eta DJ Jotaxoxo-k egingo dituzte emanaldiak. Eguraldi txarra egiten badu, aurrenekoak Jalgin ariko dira, eta, bigarrena, Ilargin.