Hilabete honetako borobila gazteen osasun mentalari eta emozionalari buruzkoa izango da, Borobilean Elkarteko kideek iragarri dutenez. Ohi bezala, galdera ugari partekatuko dituzte bertaratzen direnekin: Zer moduz gazteak? Eta sistema? Lasarte-Orian eta inguruko herrietan, zer berri?, eta horrelakoak Datorren asteazkenean elkartuko dira, hilak 26, 19:00etan, honezkero gogoetagune bilakatu duten Oriarte Landaberri institutuko musika gelan. Mahai ingurua euskaraz aurrera eramango duten arren, gogorarazi dute behar duenarentzat unean uneko itzulpen zerbitzua dutela.
Jone Murua psikologoa, Hernaniko Udaleko ordezkari Aitor Lukas, DBHko orientatzaile Saioa Larruskain eta Oihan Agirretxe gizarte langilea izango dira aipatu saio horretako gonbidatuak (azken bi pertsona horiek lasarteoriatarrak dira).