19 urtez azpiko Espainiako selekzioak ederki hasi du Europako txapelketako sailkapen fasea. Frantziaren aurka jokatu du lehen norgehiagoka eta 2-1 irabazi du.
Jon Martin herritarra hamabostekoan izan zen eta berak ireki zuen markagailua bederatzigarren minutuan buruz egindako golarekin.
Italian bi neurketa gehiago jokatuko ditu taldeak. Hilaren 22an, etxeko talde den Italiaren aurka jokatuko dute eta hilaren 25ean, Letonia izango dute aurkari. Sailkapen fase honetako irabazleak bakarrik lortuko du Europako txapelketarako txartela.