Abisu horiak berritu dituzte haizeak gogor jotzen jarraitzen duelako

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 20a

Zuhaitzak bota izan ditu haizeak azkenaldian.

Atzokoa baino giro are haizetsuagoa dugu gaur, eta, horregatik, Euskalmet meteorologia agentziak eguneratu egin ditu udalerrirako abisu horiak. Gaur 15:00ak arte eta bihar goizaldeko seiak arte oso kontuz ibili beharko dute herritarrek, ufadengatik. Bestalde, basoetan suteak pizteko arriskua dagoela ohartarazi dute, gaurko egunean zehar.