Benjamin mailako gazteek eman zioten hasiera arratsaldeari eta tximeleta estiloko probak izan ziren nagusi.
buruntzaldea IKTri dagokionez, igeriketa taldeko hamahiru ordezkari izan ziren uretan eta 25 m. eta 50 m. probak egin zituzten; Nora Becerra, aldiz, 100 m. tximeleta eta 400 m. libre saioetan izan zen igerian. 6x25 m. errelebo mistoan ere izan ziren lehian igerilari gazteak.
Buruntzaldea IKTko arduradunak pozarren daude haurren erakutsitako hobekuntzarekin eta tximeleta estiloko saioetan egindako lana nabarmendu dute: "Estilo hau entrenatzen gutxi daramagula kontuan hartuta, erakutsitako maila ikaragarria izan zen".

Alebinen kasuan, urtearen eta sexuaren arabera 50 m., 100 m. eta 800 m. libre probak eta 200 metroko bizkar zein bular txandak osatu zuten jardunaldia, baita 4x100 m. lau estilo errelebo mistoa ere.
Igerilari gazteak ederki jardun ziren eta hainbat probatan markak ondu zituzten:
- Aitor Ormazabal: 800 m. libre, 200 m. bular eta 100 m. bizkar.
- June Apeztegia: 100 m. libre eta 200 m. bizkar.
- Aiala Erro: 100 m. libre eta 200 m. bizkar.
- Izaro Bautista: 100 m. libre eta 50 m. libre.
- Kerman Miguel: 800 m. libre eta 200 m. bular.
- Urko Azpiazu: 800 m. libre eta 50 m. libre.
Igeriketa taldeko gaztetxoek hurrengo hitzordua apirilaren 5ean izango dute Hernaniko kiroldegian eta horretan ere erronka ezberdinak izango dituzte, hala nola, alebinek 800 m. libre proba eta 200 m. tximeleta; benjaminek, aldiz, 100 m. lau estilo saioa.