Pasealekua itxita egon bitartean Zubieta eta Usurbilerantz egin beharreko bidea

Txintxarri Aldizkaria 2025eko martxoaren 19a

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du itxi egin duela Oria ibaiaren ondoan dagoen paseatzeko bidea, kiroldegi berriko lanak direla-eta. Oinezkoentzako eta bidegorria erabiltzen dutenek Blas de Lezorantz hartu eta Geltoki kalean barrena doan bidea erabili behar dute Zubieta edota Usurbilerantz joateko.