Oria ibai alboko pasealekua itxi dute kiroldegi berriko obrengatik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 19a, 13:02

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du itxi egin duela Oria ibaiaren ondoan dagoen paseatzeko bidea, kiroldegi berriko lanak direla-eta. Azpiegitura horretan egin beharreko eraikuntza lanak amaitu arte ez dute ohiko ibilbidea berrirekiko. Udaleko ordezkariek azpimarratu dute "ezinbestekoa" dela kiroldegi berri bat eraikitzea herriko kirol instalazioak hobetzeko, eta hori erdiesteko bidean egin behar dituzten esku hartzeek eragindako eragozpenak barkatzeko eskatu dute.