Jardunaldi erabakigarria izango dute Taula Xake Klubeko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 19a, 12:15

Xake partida jokatzen.

Taula Xake Klubeko taldeak Gipuzkoako Ligako azken txanpara iritsi dira eta hilaren 22an, Taula B taldeak bere mailako titulua izango du jokoan

Azken jardunaldian Gros Lren aurka 3-1 galdu arren, III. mailako taldea bere multzoko lehen postua eskuratu du fase erregularrean 23,5 punturekin. Taulako kideek ez zuten egun ona izan Ixone Juradok, Unai Gradok eta Eneko Montesek ezin izan zituzten euren aurkariak gainditu eta Mikel Manterolak garaipena lortu zuen aurkaria agertu ez zelako.

Klubeko arduradunek jakitera eman digutenez, "emaitza ez zen garrantzitsua, dagoeneko finala jokatzeko sailkatua zegoen taldea eta bigarren mailarako igoera ere ziurtatua zuen".

Hitzordu garrantzitsua hilaren 22an izango du Taula Bk, Gipuzkoako txapeldun titulua. A multzoko irabazle Anaitasuna Kakute B izango du aurkari Azkoitian jokatuko den lehian eta Lasarte-Oriako jokalariek euren onena emango dute garaikurra herrira ekartzeko.

Lehen postua jokoan

Taula A taldeak, aldiz, garaipen berria eskuratu zuen lehen mailarako igoerako lehian. Bergara Aren aurka neurtu zituen indarrak Lasarte-Oriako ordezkariak, hilaren 15ean, Bergaran. 

A taldeko kideak ederki jokatu eta 1-3 gailendu ziren. Jose Ignacio Etxeberriak eta Erlantz Sanchezek garaipena erdietsi zuten eta Miguel Maria Barojak eta Pablo Arrondok, aldiz, berdinketa. Horri esker, sailkapen buru da herriko taldea 12,5 punturekin, baina gertu dute Beraun Bera B (12 p.)

Hilaren 22an, erabakigarri izango den faseko azken jardunaldia jokatuko dute Santikutz Bren aurka.