Hilaren 15ean, K1 modalitateari egin zion aurre Chourrautek. Probako sailkapenean bigarren geratu arren, finalean 87,91 marka egin eta lehen postuan amaitu zuen lehia.
Egun bat geroago, kayak kroseko denbora hartzean hirugarren postua eskuratu eta final laurdenetan sartu zen lehian herritarra. Pausoz pauso txandak gainditu eta finalera iritsi zen arazorik gabe. Helmugan ere lehena izan zen.
Probak irabazteari esker, Pirinioetako kopako sailkapen nagusiko lehen postuetan ere izan zen herritarra. K1ean garaile izan zen eta Kayak krosean bigarren postua eskuratu zuen herritarrak.